Portaera sinbolikoak

 

 

Oraindik ere lurperatu egiten ziren gorpuak, bai ehorzketa-haitzuloetan, bai tumuluetan. Errituei buruz ez dakigu askoz gehiago. Azken Brontzean, Ebro arrotik ohitura berriak (eta seguruenik jende-multzoak) etorri ziren, sarritan indoeuroparrekin identifikatu izan direnak. Erretzea eta erraustea, hileta-erritu gisa, eta errausketa-ontzien zelaiak, aztarnategi-mota berri gisa, izugarri hedatu ziren. Labar-artea berpiztu zen, irudi eskematiko eta abstraktuen bitartez.

 

Honako lizentzia hauek babestua: Creative Commons Attribution-NonCommercial-ShareAlike 2.5 License

Historiaurrea Euskal Herrian, Euskomedia Fundazioa Asteasuain, 14 (Txikierdi) 20170 Usurbil (Gipuzkoa). Tlf: 943 32 22 62 euskomedia@euskomedia.org