Historiaurrea Euskal Herrian
Garapen teknikoa
Metalgintzan, brontzearen nahastura garatu zen. Gero eta tresna konplexuagoak prestatzen ziren, eta metalgintzako teknikak inportatzen hasi ziren beste eremuetan egiten zituzten objektuak egiteko. Aurreko garaietako tradizio teknikoek jarraipena izan zuten (tartean, erredukzioa, mea eta metala bereizteko), nahiz eta gero eta konplexuagoak izan, eta zentzu horretan, zeramikak, harlanduzko tresnak eta suharriarekin egindako gezi-puntak aurkitu ditugu garaiko aztarnategietan. Ildo horretatik, brontzea agertzeak ez zuen kobrea baztertzea eragin. Baina aurreko aizkora soilen aurrean, une horretan kirtenari heltzeko nerbioak eta eraztunak garatu ziren, tresna-mota berriak lortzeko (eraztundun aizkorak, adibidez). |
Honako lizentzia hauek babestua: Creative Commons Attribution-NonCommercial-ShareAlike 2.5 License
Historiaurrea Euskal Herrian, Euskomedia Fundazioa Asteasuain, 14 (Txikierdi) 20170 Usurbil (Gipuzkoa). Tlf: 943 32 22 62 euskomedia@euskomedia.org