Asentamenduak

 

 

Herrixkak handitu (hogei etxebizitza edo gehiago) eta gotortu egin ziren. Ibai-gainetan leku garaiak aukeratzen zituzten batik bat, asentamenduak egiteko. Joera hori Burdin Aroan sendotu zen. Dena den, kobazuloak ere maiz erabiltzen ziren oraindik. Euskal Herriko banaketa oso anitza zen, eta badirudi sendotu egin zela Euskal Herri lehorrarekiko zaletasuna, lurralde hezeetan gutxiago topatu izan direlako. Gehienbat, kobazuloetan agertutako asentamenduetan edo gero Burdin Aroan iraupena izan zuten hirixken beheko mailetan aurkitu dira aztarnategiak.

 

Honako lizentzia hauek babestua: Creative Commons Attribution-NonCommercial-ShareAlike 2.5 License

Historiaurrea Euskal Herrian, Euskomedia Fundazioa Asteasuain, 14 (Txikierdi) 20170 Usurbil (Gipuzkoa). Tlf: 943 32 22 62 euskomedia@euskomedia.org