Garapen teknikoa

 

 

Zeramika, harriaren leunketa eta harrizko eta hezurrezko (gutxiago) tresneriak erabiltzen jarraitzen zuten. Zeramikan, ezkila-formako zeramika-estiloa da bereziki aipagarria. Neolitoko soin-apaindurarekiko joerak iraun egiten du, eta batzuetan oso urrutitik ekartzen ziren lehengaiak (Mediterraneo itsasoko maskorrak, anbarra, lignitoa, harri exotikoak, etab.). Benetako lehen metalgintzaz kobrearen erredukzioarekin eta urketarekin hitz egin daiteke. Halere, oraindik oso gutxi erabiltzen zen metala Kalkolitoan zehar. Metalgintza meategian abiatzen da, eta bai erredukziorako bai urketarako labeak erabiltzea eskatzen du. Harrizko tresnerian, ukitu lauko tresnak egiten hasi ziren berriro, eta tartean hegal eta kirtendun gezi-puntak ziren bereziki ugariak. Igitai-aleak (horztun xafla txikiak) erabiliz, igitaiak egiten zituzten.

 

Honako lizentzia hauek babestua: Creative Commons Attribution-NonCommercial-ShareAlike 2.5 License

Historiaurrea Euskal Herrian, Euskomedia Fundazioa Asteasuain, 14 (Txikierdi) 20170 Usurbil (Gipuzkoa). Tlf: 943 32 22 62 euskomedia@euskomedia.org