Asentamenduak

 

 

Lehenengo herrixkak agertu ziren, oraindik gotortu gabe, baina guztiz finkoak. Bertan 6-8 etxola egon zitezkeen, oraindik egitura handiegiak eraiki gabe, baina antolamenduarekin. Erreketatik gertu egoten ziren, zirkulua eratuz. Kokalekuak oso ongi ezagutzen ez ditugun arren, badirudi Euskal Herriko bazter guztietan sakabanatuta zeudela. Ehorzketa-kobazuloak eta azken trikuharriak, berriz, askoz hobeto ezagutzen ditugu. Horiek, ehorzteko ez ezik, bizitzeko ere erabiltzen ziren sarri. Garaiko etxeak egitura konplexuak hartzen hasi ziren, hormak gorpuzten egurrezko egiturekin (hurritzaren adarrak su gainean zuzenduta, adibidez).

 

Honako lizentzia hauek babestua: Creative Commons Attribution-NonCommercial-ShareAlike 2.5 License

Historiaurrea Euskal Herrian, Euskomedia Fundazioa Asteasuain, 14 (Txikierdi) 20170 Usurbil (Gipuzkoa). Tlf: 943 32 22 62 euskomedia@euskomedia.org