Galderak

SCORM galdera
Zein da Goi Paleolitotik aurrera gailentzen den giza tipoa?

Homo sapiens edo Cro-Magnon
Homo neanderthalensis
Homo erectus

Arropa:

Josi egiten zuten.
Korapiloak erabiltzen zituzten oraindik ere.
Pieza bakarreko jantziak egiten ikasi zuten.

Botoiak:

Ez zituzten erabiltzen.
Guk gaur erabiltzen ditugunak bezalakoak ziren.
Botoiak erabiltzen zituzten, baina sinpleak ziren.

Oinetakoak:

Belarridun larruzko bota altuak erabiltzen zituzten.
Artean oinetakoak asmatu gabe zeuden.
Seguruenik espartin edo alpargata modukoak ziren.

Asentamenduak:

Ia beti aire zabalean eraikitzen zituzten.
Kobazulo itxietan bizi ziren batez ere.
Nahiago zuten harpeetan bizi.

Kobazuloan:

Kobazuloak ez zituzten ezertarako erabili.
Atarian lan egiten zuten eta barrukaldean lo.
Kobazuloetara arte-adierazpenak egitera joaten ziren bakarrik.

Arte-adierazpenak:

Kobazuloaren barruan, alderik gordeenean egiten zituzten.
Batez ere atari inguruan egiten zituzten, argia zegoen tokian.
Basoko zuhaitzetan egiten zituzten irudiak.

Zein da Euskal Herriko aztarnategirik garrantzitsuena?

SantimamiƱe
Isturitz
Ekain

Hauetako zein aztarnategi dago Zuberoan?

Gatzarria
Bolinkoba
Labeko Koba

Zein herrialdetan dago Isturitz aztarnategia?

Araban
Nafarroa Beherean
Nafarroan

Goi Paleolitoko klima:

Paleolito garaian izandako epelena izan zen.
Paleolito garaian izandako hotzena izan zen.
Behe eta Erdi Paleolitoan izandakoarekin alderik ez dago.

Itsasoaren maila:

Gaur egun ezagutzen dugun bezala zegoen.
Gora egin zuen eta Euskal Herriaren zati handi bat urpean geratu zen.
120 metro beherago egotera iritsi zen.

Jatekoa lortzeko:

Harrapariak ziren, espezializatuak eta sistema orekatu batean.
Haien arbasoak bezala, harrapariak ziren baina espezializatu gabeak.
Harrapari espezializatu gabeak ziren, baina nahiko sistema orekatuan.

Hezurrezko tresnak:

Ez zituzten asmatu artean.
Tresna guztiak hezurrez egitera pasa ziren.
Garai hartan landu zituzten lehenengo aldiz.

Azagaia:

Botikak prestatzeko erabiltzen zuten tresna da.
Lantza punta bat da.
Larrua lantzeko erabilitako tresna da.

Arte erabilkorra:

Labarretako artearen sinonimo bat da.
Garai hartako eskulturei ematen zaien izena.
Euskarria erabilgarri eta mugikorra denean deritzo.

Jakin badakigu:

Musika, egon bazegoela, eta hortaz, agian dantzan egingo zutela.
Musika sortzeaz gainera, dantzatzeko ohitura zutela.
Ez daukagu ez musika ez dantza existitzen zirela pentsatzeko daturik.

Kronologikoki, zein da ordena zuzena:

Chatelperronaldia, Solutrealdia, Aurignacaldia, Madeleinealdia eta Gravettealdia.
Chatelperronaldia, Aurignacaldia, Gravettealdia, Solutrealdia eta Madeleinealdia.
Aurignacaldia, Chatelperronaldia, Solutrealdia, Gravettealdia eta Madeleinealdia.

Honako lizentzia hauek babestua: Creative Commons Attribution-NonCommercial-ShareAlike 2.5 License

Historiaurrea Euskal Herrian, Euskomedia Fundazioa Asteasuain, 14 (Txikierdi) 20170 Usurbil (Gipuzkoa). Tlf: 943 32 22 62 euskomedia@euskomedia.org