Historiaurrea Euskal Herrian
Fauna eta landaredia
Fauna eta landaredia Behe eta Erdi Paleolitoan deskribatutakoaren oso antzekoak ziren. Hortaz, garai hotzetan mamuta, iledun errinozeroa, elurretako erbia, jatuna eta antzekoak topa genitzakeen animalien artean, eta batez ere koniferoak zuhaitzen artean. Garai epeletan, berriz, egun ezagutzen ditugun animalia- eta landare-espezieak zeuden: baso hostogalkorren hedapena azpimarratu behar da. Animalien artean, oreina, orkatza, zaldia, basurdea eta felido gehienak ziren nagusi. |
Honako lizentzia hauek babestua: Creative Commons Attribution-NonCommercial-ShareAlike 2.5 License
Historiaurrea Euskal Herrian, Euskomedia Fundazioa Asteasuain, 14 (Txikierdi) 20170 Usurbil (Gipuzkoa). Tlf: 943 32 22 62 euskomedia@euskomedia.org