Galderak

SCORM galdera
Nola egiten zituzten jantziak?

Larruzko zatiak landare-zuntzekin josiz
Larruzko zatiak botoiekin lotuz
Larru-zatiak eta landare-zuntzak korapilo bidez lotuz

Nola egiten zituzten etxolak?

Buztina eta lastoa erabiliz
Larruz oinarria egin eta lastozko estalkia jarriz
Egitura adarrez egin eta larruzko estalkia ipiniz

Zenbat etxolak osatzen zuten asentamendua?

Hiru edo lau etxolak
Pertsona bakoitzeko batek
Hamabost etxola inguruk

Nolako taldeak izaten ziren?

Ehun lagun inguruko taldeak.
Talde txikiak, 5-7 lagunekoak.
Familia batzuk biltzen ziren, 30 laguneko taldeak osatuz.

Aztarnategi hauetatik zein dago Gipuzkoan?

Urrunaga
Irikaitz
Urbasa

Zein herrialdetan kokatzen da Urrunaga aztarnategia?

Araban
Bizkaian
Lapurdin

Nolakoa zen egoera klimatikoa Behe Paleolitoan?

Oso hotza
Orokorrean, gaur egun ezagutzen duguna baino epelagoa
Izozteak eta epelaldiak txandakatu ziren

Garai hotzetan:

Zuhaitzen artean ugarienak pinuak eta izeiak ziren.
Landaredia erabat desagertzen zen.
Gaztainondoa eta haritza aurki zitezkeen.

Garai hotzetako paisaia:

Afrikako sabanaren antzekoa zen.
Elurra baino ez zen ikusten.
Tundra edo estepa hotzaren modukoa zen.

Garai epelean:

Baso hostogalkorrak (haritza, urkia…) zabaldu ziren.
Oihan tropikalak hedatu ziren.
Beroak eragindako suteak izan ziren nonahi.

Hauetako zein animalia kokatuko zenuke garai epelean?

Mamuta eta elurretako erbia
Oreina eta zaldia
Jatuna eta hiena

Behe Paleolitoko biztanleak:

Landareetatik eratorritakoekin elikatzen ziren batez ere.
Animalia txikien haragia zen bere elikaduraren oinarria.
Ibai-inguruetan bizi zirenez, arrantzan egiten zuten bizirauteko.

Nola lortzen zuten animalia handien haragia?

Tranpa konplexuak erabiliz hiltzen zituzten haragia lortzeko.
Animalia haragijaleek hildako animalia handien haratustela jasoz.
Ez zuten animalia handien haragia jateko ohiturarik.

Behe Paleolitoan tresna gehienak:

Harrizkoak ziren.
Hezurrez eginikoak ziren.
Egurrezkoak ziren.

Tresneriari dagokionez:

Harri txiki landuak sortzeko gai ziren.
Lanabes handi eta landuak egiten zituzten.
Lanabesak oso handiak ziren eta arkaikoak.

Suharria:

Ibaietan topa daitekeen harri arrunta da.
Nagusiki, kuartzoz osatutako harri mota bat da.
Harri berezi bat da, putz eginez gero sua ematen duena.

Errituak:

Oso sinpleak ziren.
Erritual korapilatsuak garatzera iritsi ziren.
Ez dugu garai hartako portaera sinbolikoen daturik.

Zenbat urte kendu behar zaizkio B.P. datari, Kristo aurreko data zein den jakin ahal izateko?

1950
1100
2005

Honako lizentzia hauek babestua: Creative Commons Attribution-NonCommercial-ShareAlike 2.5 License

Historiaurrea Euskal Herrian, Euskomedia Fundazioa Asteasuain, 14 (Txikierdi) 20170 Usurbil (Gipuzkoa). Tlf: 943 32 22 62 euskomedia@euskomedia.org