Asentamenduak

 


 

Orokorrean, atari zabalean eraikitako behin-behineko kanpalekuak izaten ziren. Asentamendu horiek erreketatik gertu egoten ziren, batzuetan bertako terrazen gainean. Etxola apalek osatzen zuten kanpalekua: egitura, adarrez eraikitzen zen, eta gainean larruzko estaldura ipini. Erdiko suaren inguruan ez zen hiruzpalau etxola baino gehiago egoten, taldeek, batez beste, 5-7 lagun izaten zituztelako oraindik. Kobazulo batzuk erabiltzen ziren, baina Euskal Herrian Lezetxikiko adibidea ezagutzen dugu bakarrik (eta berori zalantzazkoa da).

Honako lizentzia hauek babestua: Creative Commons Attribution-NonCommercial-ShareAlike 2.5 License

Historiaurrea Euskal Herrian, Euskomedia Fundazioa Asteasuain, 14 (Txikierdi) 20170 Usurbil (Gipuzkoa). Tlf: 943 32 22 62 euskomedia@euskomedia.org