Galderak

SCORM galdera
Zein da Burdin Aroko giza tipoa?

Homo sapiens edo Cro-Magnon
Homo neanderthalensis
Homo erectus

Zer elementu berri erakusten zuten gizonek soinean?

Burdinazko armak
Garai hartan oso ezagun egin ziren praka berri batzuk
Oso itxura kuriosoa zuen kapela

Zenbat etxebizitza egon ohi zen herrixka batean?

Hogeinaka eraikitzen zituzten.
Beti behar baino gutxiago.
Ehunetik gora.

Zein da Euskal Herrian Burdin Aroko aztarnategi eredugarri kontsideratutakoa?

Intxur
Alto de la Cruz
La Hoya

Non dago La Hoya aztarnategia?

Cortesen, Nafarroa
Biasterin, Araba
Senperen, Lapurdi

Zein animalia berri ezagutu zuten garai hartako gizakiek?

Ahatea
Oiloa
Katua

Zer elementu berri gehitu zitzaizkion nekazaritzako zikloari?

Gari-jotze eta haizeratzea
Ongarri kimikoak
Animalia-ongarriak

Noiz bukatu zen Burdin Aroa?

Indoeuropearrak iristearekin batera.
Erromanizazio garaian.
Orreagako guda irabaztean.

Zer elementu berri gehitu zitzaion egunerokotasunari talde historikoen eraginez?

Txanpona
Tabakoa
Alkoholdun edariak

Zein txanpon-mota erabiltzen zen batez ere?

Urrezko denarioak
Zilarrezko denarioak
Zilarrezko marabediak

Zer ekarri zuten erromatarrek?

Dieta mediterranearra
Idazketa
Zirkoa

Idazketaren bidez zer ezberdinketa egiten dugu?

Alfabetatuen eta alfabetatugabeen artekoa.
Idazketa arabigo eta erromatarraren artekoa.
Talde prehistoriko eta historikoen artekoa.

Euskal Herrian sartu ziren lehenengo talde historikoak izan ziren…

Erromatarrak
Iberiarrak
Zeltiberiarrak

Hirigintza aipatzen dugunean, zeri buruz ari gara?

Polizia zerbitzuaz
Estolderia zerbitzuaz
Azpiegitura, eraikin komuna, kale etabez

Zeren barruan sartzen zituzten hildakoen errautsak?

Egurrezko kutxak
Errautsontziak
Zuzenean lurrean lurperatzen zituzten

Zer da harrespila?

Harriz egindako eraikina.
Opil-mota bat.
Megalito-mota bat.

Zein beste megalito bezalakoak dira harrespilak?

Cromlecha.
Trikuharria.
Monolitoa.

Zer berrikuntza ezagutu zuten zeramikak?

Zeramika lantzen erakusteko eskolak sortu ziren.
Tornua sortu zen zeramikaren lanketarako.
Apaingarrien estiloa erabat aldatu zen.

Ondoko lizentziak babestua: Creative Commons Attribution-NonCommercial-ShareAlike 2.5 License

Historiaurrea Euskal Herrian, Euskomedia Fundazioa Asteasuain, 14 (Txikierdi) 20170 Usurbil (Gipuzkoa). Tlf: 943 32 22 62 euskomedia@euskomedia.org