Historiaurrea Euskal Herrian
Fauna eta landaredia
Basoaren hedapenak aurrera jarraitu zuen, bereziki harizti mistoaren ereduarekin. Horretaz gain, paisaia egungoaren parekoa zen, gure artean ohikoak diren animalia- eta landare-espezie basatiekin. Ekialde Hurbiletik landare- eta animalia-espezie ak sartu ziren (laboreak edo zituak landareen artean, eta ahuntz, ardi, behi eta txerriak abereetan). Txakurra, aurreko garaietatik dator (Euskal Herriari dagokionean, eta Errallan ikusten dugun bezala, Erdi Madeleinealditik gutxienez). |
Honako lizentzia hauek babestua: Creative Commons Attribution-NonCommercial-ShareAlike 2.5 License
Historiaurrea Euskal Herrian, Euskomedia Fundazioa Asteasuain, 14 (Txikierdi) 20170 Usurbil (Gipuzkoa). Tlf: 943 32 22 62 euskomedia@euskomedia.org