Fauna eta landaredia

 

 

Egoera epela baldin bazen, animalien artean zerbidoak, basurdeak eta uroak topa zitezkeen, besteak beste. Basoak, berriz, zuhaitz hostogalkorrek osatzen zituzten –hurritza, haritza, gaztainondoa, etab.– eta paisaia belardi berde altuek osatu. Garai hotzetan, Behe Paleolitoan deskribatutakoaren oso antzekoa zen egoera. Mamuta edo elurretako erbia bizi ziren gure inguruan besteak beste. Zuhaitzak urriak ziren, gehienak koniferoak, eta paisaia gaur egun ezagutzen dugun tundra edo estepa hotzak osatzen zuen.

 

Honako lizentzia hauek babestua: Creative Commons Attribution-NonCommercial-ShareAlike 2.5 License

Historiaurrea Euskal Herrian, Euskomedia Fundazioa Asteasuain, 14 (Txikierdi) 20170 Usurbil (Gipuzkoa). Tlf: 943 32 22 62 euskomedia@euskomedia.org