Asentamenduak

 

 

Hobekuntza klimatikoa zela bide, pixkanaka-pixkanaka kobazuloak baztertu egin ziren bizigune gisa. Epipaleolitoak aurrera egin ahala (Azilaldia, Epipaleolito laminarra, Epipaleolito geometrikoa) argiago ikusten da hori. Epipaleolito geometrikoan jada, aztarnategi tipikoenak atari zabaleko kanpalekuetan eta harpeetan zeuden. Hobekuntza klimatikoaren ondorioz, halaber, Euskal Herriko lurralde guztietan bizitzeko aukera zegoen Epipaleolitoa bukatzerakoan, altuerak ez baitzuen inolako eragozpenik sortzen.

 

Honako lizentzia hauek babestua: Creative Commons Attribution-NonCommercial-ShareAlike 2.5 License

Historiaurrea Euskal Herrian, Euskomedia Fundazioa Asteasuain, 14 (Txikierdi) 20170 Usurbil (Gipuzkoa). Tlf: 943 32 22 62 euskomedia@euskomedia.org