Gizakia

 

 

Behe Paleolitoan Neanderthal-aurreko gizakiak bizi izan ziren gure inguruan. Denboran zehar, aldakuntza historiografikoak zirela medio, izen oso ezberdinak jaso dituzte gizakiek: Homo erectus, Homo anteneanderthalensis, Homo ergaster, Homo heidelbergensis eta Homo antecessor. Azken hori, Atapuercako Hezurren Leizean agertutako gizakiarentzako proposatu den deitura da. Gurekin alderatuta ez zen oso desberdina, agian altuagoa eta indar handiagokoa. Lezetxikiko besahezur ospetsua garai honetakoa izan daiteke, eta antz oso handia du Atapuercako Hezurren Leizean agertzen den batekin (hangoa 325.000-340.000 urte bitartekoa izan daiteke).

 

Honako lizentzia hauek babestua: Creative Commons Attribution-NonCommercial-ShareAlike 2.5 License

Historiaurrea Euskal Herrian, Euskomedia Fundazioa Asteasuain, 14 (Txikierdi) 20170 Usurbil (Gipuzkoa). Tlf: 943 32 22 62 euskomedia@euskomedia.org