Garapen teknikoa

 


 

Gizakia Euskal Herrian ikusten dugunetik, suaren teknika menperatuta dauka. Seguruenik, suharri eta piritak (edo beste burdinazko mineral batzuk) elkar jotzean sortutako txinpartaz baliatu zen gizakia sua egin ahal izateko. Bestalde, tresna gehienak (lantzak, porrak) zurezkoak ziren Behe Paleolitoan. Adar bat hartu, harrizko printza batekin zorroztu eta muturra su gainean jarrita gogortzen zuten. Hezur batzuk ere zorroztu zitzaketen, Euskal Herrian halakorik ezagutzen ez dugun arren. Harrizko tresneria ere oso arkaikoa da, lanabes oso handiak eta oso ukitu gutxirekin egiten baitzituzten, eta batez ere aurpegi bikoak eta harrakalagailuak gertatzen zituzten. Denetariko harrizko lehengaiak (suharria, hareharria, kuartzoa edo kuartzita, arbela, kareharria, etab.) erabiltzen zituzten, baina gehienbat, gertuen zegoen harri-mota hartzen zuten.

 

Honako lizentzia hauek babestua: Creative Commons Attribution-NonCommercial-ShareAlike 2.5 License

Historiaurrea Euskal Herrian, Euskomedia Fundazioa Asteasuain, 14 (Txikierdi) 20170 Usurbil (Gipuzkoa). Tlf: 943 32 22 62 euskomedia@euskomedia.org