Fauna eta landaredia

 


 

Garai hotzetan, mamuta, iledun errinozeroa, elurretako erbia, jatuna eta antzeko animaliak bizi izan ziren gure inguruan. Zuhaitzak, berriz, urriak ziren, eta gehienak koniferoak (pinua eta izeia). Paisaian tundra zen nagusi, edo estepa hotza, belar altu eta horiz jantzia. Garai epeletan egun ezagutzen ditugun jatorrizko animalia- eta landare-espezieak bi ziren. Landare-paisaian baso hostogalkorraren hedapena azpimarratu behar da (hurritza, haritza, artea, urkia, haltza –ibaien ertzetan-), horri dagozkion belardien paisaiarekin batera. Animalien artean, oreina, orkatza, zaldia, basurdea edo felido gehienak (hiena, katamotza, basakatua, etab.) klima epelaren erakusgarri dira.

 

Honako lizentzia hauek babestua: Creative Commons Attribution-NonCommercial-ShareAlike 2.5 License

Historiaurrea Euskal Herrian, Euskomedia Fundazioa Asteasuain, 14 (Txikierdi) 20170 Usurbil (Gipuzkoa). Tlf: 943 32 22 62 euskomedia@euskomedia.org