Garapen teknikoa

 

 

Zeramika garatu zen teknologia berri bezala. Harria leundu ere egiten zen, batez ere aizkorak egiteko. Harrizko eta hezurrezko (gutxiago) tresneria erabiltzen zen oraindik. Garapen handia gertatu zen soin-apainduran, eta, batzuetan, oso urrutitik ekartzen ziren lehengaiak (Mediterraneo itsasoko maskorrak, lignitoa, harri bitxiak, etab.). Erabilitako lehen metala urrea izan zen, baina ezin daiteke esan benetako metalgintzarik egiten zutenik, ez baitzen metala urtzen, eta urrea mailukatuta soilik lantzen baitzen.

 

Honako lizentzia hauek babestua: Creative Commons Attribution-NonCommercial-ShareAlike 2.5 License

Historiaurrea Euskal Herrian, Euskomedia Fundazioa Asteasuain, 14 (Txikierdi) 20170 Usurbil (Gipuzkoa). Tlf: 943 32 22 62 euskomedia@euskomedia.org