Galderak

SCORM galdera
Zerezkoak ziren lehenengo ehunak?

Lihozkoak
Artilezkoak
Kotoizkoak

Eraikuntzarako:

Buztina eta pezoa erabiltzen hasi ziren.
Ez zuten baliabide berririk erabili.
Garabi txikiak erabiltzen zituztela badakigu.

Garai honetako aztarnategi gehiago:

Kostaldean topa ditzakegu.
Nafarroan ikus ditzakegu.
Hegoaldean topa daitezke.

Euskal Herriko nekazaritzaren aztarnarik zaharrena:

Los Cascajosen topatu zuten.
Peña Largan topatu zuten.
Herriko Barran topatu zuten.

Optimum Climatico aldian:

Klima lehortu egin zen.
Klima hezegoa zen.
Izozteak ezagutu zituzten.

Nondik etorri ziren landare- eta animalia-espezie etxekotuak?

Frantzia aldetik.
Ekialde Hurbiletik.
Europako erdialdetik.

Antropizazioa:

Ingurunean gizakiak izandako eraginari esaten zaio.
Garai hartako basoek jasandako prozesu natural bati deritzaio.
Neolito garaiko izurria da.

Soin-apaindurak:

Bolada batez atzerakada ezagutu zuen.
Garapen handia bizi izan zuen.
Artean ez zegoen soin-apaindurarik.

Nondik ateratzen zituzten soin-apaindurarako lehengaiak?

Batzuetan oso urrutitik, Mediterraneo aldetik ere bai.
Inguru hurbilak eskeintzen zizkienak baliatzen zituzten.
Kostaldeko maskorrak izaten ziren erabilienak.

Zein izan zen erabilitako lehen metala?

Zilarra
Urrea
Kobrea

Zer esan nahi du Neolito hitzak:

Neo-lithos, aizkora berria
Neo-lithos, harri berria
Neo-lithos, leundutako aizkora

Zerk eman zion Neolito Aroari izena:

Aizkora berriek.
Garai hartan harri-mota berriak erabiltzen hasi izanak.
Harriaren leunketaren teknikak.

Zeintzuk dira Neolitoan jasotako laborerik garrantzitsuenak:

Garia eta garagarra
Arroza eta artoa
Garia eta artoa

Nola sartzen zuten hazia lurrean?

Animaliak erabiltzen zituzten zuloak egiteko.
Eskuez zuloa eginez.
Makila zulatzaile batez egindako zuloan sartzen zuten.

Zertarako erabiltzen ziren zeramikazko tresnak:

Ura gordetzeko.
Funtzio asko betetzen zituzten.
Janaria su gainean prestatzeko.

Harizti mistoa:

Haritz-mota desberdinek osatzen dute.
Kolore desberdineko aritzek osatzen dute.
Haritz, lizar eta zumarrek osatzen dute.

Zeramikagintzan, orea prestatzeko:

Buztina, ura eta deskoipeztatzaileak erabiltzen zituzten.
Buztina ur berotan sartzen zuten.
Buztina eta deskoipeztatzaileak egosten zituzten.

Ekoizpen-ekonomia:

Garia landatzen hasi zirenean hasi zen.
Gizakia bere elikagai eta baliabideen sorkuntzaz arduratzean hasi zen.
Animaliak etxekotzean hasi zen.

Honako lizentzia hauek babestua: Creative Commons Attribution-NonCommercial-ShareAlike 2.5 License

Historiaurrea Euskal Herrian, Euskomedia Fundazioa Asteasuain, 14 (Txikierdi) 20170 Usurbil (Gipuzkoa). Tlf: 943 32 22 62 euskomedia@euskomedia.org