Galderak

SCORM galdera
Zein giza tipo da nagusi Erdi Paleolito garaian?

Behe Paleolitoko bera
Gu bezalako bat
Homo neanderthalensis

Oinetakoak:

Larruzkoak ziren eta animalien tendoiak erabiliz lotzen zituzten.
Larruzkoak ziren baina oso elementalak, eta korapiloz lotzen zituzten.
Ez dakigu ziur oinetakoak erabiltzen zituzten edo ez.

Hauetako zein elementu ziren erabiliak:

animalien tendoiak
animalien ileak
biak

Asentamenduak:

Aire zabalean eraikitzen zituzten baina beti mendien tontorretan, ibaietatik urrun.
Haitzulo eta harpeetan kokatzen ziren eta oso konplexuak ziren.
Aire zabalean zein haitzulo eta harpeetan kokaturik, oso sinpleak ziren.

Taldeak:

Behe Paleolitoan bezalakoak ziren, txikiak.
Behe Paleolitoan baino handixeagoak ziren, 8/10 lagunek osatutakoak.
Ordurako taldeak 20 lagunek inguru osatzen zituzten.

Hauetako zein aztarnategi dago Araban?

Arrillor
Axlor
Amalda

Zein herrialdetan kokatzen da Olha aztarnategia?

Araban
Lapurdin
Nafarroan

Klima:

Behe Paleolitoan baino hotzagoa zen.
Gaur egungoa baino beroagoa.
Garai hotzak eta epelak txandakatu ziren.

Gizakiak:

Harrapariak ziren, espezializatuak.
Harrapariak ziren, baina espezializatu gabeak.
Landare gaietan espezializatu ziren.

Hustiakuntza aldetik:

Ez zen orekatua, eta pentsatzekoa da neguko hilabeteetan gose izatea.
Oso ondo planifikatzen zutenez, ez zuten sekula goserik pasatzen.
Orekatua zen eta ez zuten planifikatu beharrik ere izaten.

Teknologia:

Harrian oinarritzen da.
Egurrean oinarritzen da.
Animalien tendoi eta landare zuntzetan oinarritzen da.

Errituak:

Ez zuten inolako erriturik egiten.
Badirudi hildakoak lurperatu egiten zituztela.
Hildakoak lurperatzerakoan erritu konplexuak garatzen zituztela badakigu.

Orduko gizakiak:

Arte erakustaldi bikainak utzi dizkigu.
Hieroglifikoak marrazten zituen.
Ezin esan daiteke benetako arterik zegoenik.

Punta:

Josteko erabiltzen zuten hezurrezko tresna.
Ehizatzeko erabiltzen zuten harrizko lanabesa.
Egurrezko musika tresna.

Karraskailua:

Larrua garbitu eta findu ahal izateko harrizko tresna.
Bisonteak ehizatu ahal izateko lantza berezia.
Taldean jolastu ahal izateko harrizko elementua.

Bisontea:

Ia ez zuten ehizatzen, etekinik atera ezin zitzaiolako.
Etekin handia ateratzen zitzaion baina ehiza arriskutsua zen.
Bisontea ehizatzea oso erraza zen eta horregatik, asko jaten zuten.

Moustier:

Neanderthal gizaki-mota bat zen.
Erdi Paleolitoan gertatu zen izozte handi bati emandako izena da.
Erdi Paleolitoan garatu zen kulturari, Moustieraldia deitzen zaio.

Levallois teknika:

Animalia haragijale handiak ehizatzeko teknika bat da.
Harriaren lanketan garatutako teknika.
Frantziako Neanderthal gizakiak asentamenduak kokatzeko teknika.

Honako lizentzia hauek babestua: Creative Commons Attribution-NonCommercial-ShareAlike 2.5 License

Historiaurrea Euskal Herrian, Euskomedia Fundazioa Asteasuain, 14 (Txikierdi) 20170 Usurbil (Gipuzkoa). Tlf: 943 32 22 62 euskomedia@euskomedia.org