Asentamenduak

 

 

Talde hauen asentamenduak, atari zabalean, erreketatik gertu eta, batzuetan, bertako terrazen gainean eraikitako behin-behineko kanpalekuak ziren gehienbat. Beste askotan, harpe edo haitzuloetan egokitzen ziren aterpe soilak, adarrez eginiko egitura larruz estalita. Ez dago pentsatzerik hiruzpalau etxola baino gehiago egongo zenik kanpaleku bakoitzean, eta erdi-erdian sua izaten zuten. Taldeak, aurreko aldian baino pixka bat handiagoak izan zitezkeen, normalean 8/10 gizabanako bitartekoak.

 

Honako lizentzia hauek babestua: Creative Commons Attribution-NonCommercial-ShareAlike 2.5 License

Historiaurrea Euskal Herrian, Euskomedia Fundazioa Asteasuain, 14 (Txikierdi) 20170 Usurbil (Gipuzkoa). Tlf: 943 32 22 62 euskomedia@euskomedia.org