Garapen teknikoa

 

 

Oso handia, bai harrizko, bai hezurrezko, bai bestelako tresnerian. Harrizko tresneriaren barruan, anizte-prozesua egin zen, eta tresnak gero eta txikiagoak eta luzeagoak ziren (prozesu honi, leptolitizazioa esaten zaio). Gehien hedatu ziren harrizko tresnen artean, zizela, karraskagailua, zulagailua eta bizkar zanpatudun xafla edo punta dugu. Hezurrezko tresneriaren barruan, ostera, hagaxkak, azagaiak, jostorratzak (Solutrealditik aurrera) edo arrankaziak (Madeleinealdian) hartu behar dira kontutan. Zintzilikariak, botoiak, etab. egiten zituzten.

 

Honako lizentzia hauek babestua: Creative Commons Attribution-NonCommercial-ShareAlike 2.5 License

Historiaurrea Euskal Herrian, Euskomedia Fundazioa Asteasuain, 14 (Txikierdi) 20170 Usurbil (Gipuzkoa). Tlf: 943 32 22 62 euskomedia@euskomedia.org