Galderak

SCORM galdera
Arropa egiteko:

Artilea erabiltzen hasten dira.
Lihoak garapen handia ezagutzen du.
Zeta agertzen da.

Oinetakoak:

Lehengai guztiak erabiliz egiten zituzten.
Larruzkoak egin zituzten lehenengo aldiz.
Artilezko galtzerdiekin batera janzten zituzten.

Asentamenduak:

Herrixka itxurako kanpamendu ibiltariak izango dira.
Kobazuloetatik gertu kokatzen zituzten.
Lehenengo aldiz herrixka finkoak izango dira.

Garaiko etxeak:

Buztina erabiliz eraikitzen zituzten ezagutzen ditugun guztiak.
Eguraldi ona zela eta, teilaturik gabe egiten zituzten.
Hormak egurrez sendotu eta egitura konplexuak hartzen hasi ziren.

Zergatik da ezaguna San Juan ante Portam Latinam aztarnategia?

Gudarako arma ugari topatu zutelako bertan.
Gatazka zantzuak zituzten 400 gorpu topatu zituztelako lurperaturik.
Euskal Herrian, kopuru aldetik, ehorzketarik handiena delako.

Trikuharriak:

Euskal Herrian ez dugu mota honetako megalitorik.
Euskal Herrian ia ez ditugu ezagutzen.
Euskal Herrian zabalkunde handiena izan duen megalitoa da.

Nekazaritzan aurrerapen handia izan zen:

Goldea
Ongarri kimikoen asmakuntza
Basoak bota eta lur berriak lortzea

Zein izan zen Kalkolitoan lehenengo pausuak eman zituen iharduera berria?

Untzigintza
Metalgintza
Ehungintza

Nola deitzen zaio Kalkolitoko zeramikari?

Ezkila-formako zeramika
Makila-formako zeramika
Kanpaitxo zeramika

Zeramikak:

Oso apaingarri gutxi izaten zituen.
Egitura zehatzak sortzen zituzten apaingaiak izaten zituen.
Garapen handia ezagutu zuen apaingaiei dagokionean.

Zerekin lantzen ziren gezi-puntak?

Hezurrarekin
Suharriarekin
Metalarekin

Zer teknika-mota erabiltzen zuten gezi-puntak lantzeko?

Metalak landu ahal izateko teknika berria.
Neolitoan erabili izan zen harri leundua.
Solutrealdian erabili izan zen ukitu launa.

Non dago San Juan ante Portam Latinam?

Biasterin, Araba.
Kanbon, Lapurdi.
Lesakan, Nafarroa.

Igitaia:

Metalezkoa zen.
Metalezko egitura batean harri txikiak txertatuz egiten zuten.
Harrizkoa zen.

Igitaiaren piezak:

Berotan urtuz itsatsi egiten zituzten.
Erretxina erabiliz itsasten ziren.
Kolpeka bakoitzak bere tokia hartzen zuen.

Zertarako erabiltzen zuten anbarra?

Ehunak josteko.
Harriak leuntzeko.
Apaingarriak egiteko.

Nondik iritsi zen goldea Euskal Herrira?

Europaren ekialdetik.
Frantzia aldetik.
Ekialde urrunetik.

Non kokatzen ziren asentamenduak?

Batez ere kostalde inguruan, zirkulua eratuz.
Erreketatik gertu, zirkulua eratuz.
Ia beti, kobazuloetan eta ordena zehatzik gabe.

Honako lizentzia hauek babestua: Creative Commons Attribution-NonCommercial-ShareAlike 2.5 License

Historiaurrea Euskal Herrian, Euskomedia Fundazioa Asteasuain, 14 (Txikierdi) 20170 Usurbil (Gipuzkoa). Tlf: 943 32 22 62 euskomedia@euskomedia.org