Galderak

SCORM galdera
Zer nolako baliabideak ugaldu ziren janzkeran?

Landare-baliabideak
Animalia-baliabideak
Harri-baliabideak

Hobekuntza klimatikoaren ondorioz:

Altuera ez zen bizitzeko eragozpen, eta jendea nonahi bizi zen.
Garai honetako asentamendu guztiak mendialdean daude kokaturik.
Taldeek kostalderantza mugitzea erabaki zuten.

Aztarnategi hauetatik, zeinek dauka balio sinbolikoa Euskal Herrian:

Fuente Hoz
Zatoia
SantimamiƱe

Non kokatzen da Zatoia?

Nafarroako Erriberan
Nafarroa Beherako Pirinio aldean
Nafarroako Pirinio inguruan

Epipaleolitoarekin batera:

Holozenotik Pleistozenora pasa ginen.
Pleistozenotik Holozenora pasa ginen.
Goi Paleolito garaian izan zen aldaketa.

Holozenoa:

Pleistozenoan ez bezala, izozteak izan ziren Epipaleolitoan.
Pleistozenoa baino epelagoa da.
Klimak ez zuen aldaketa berezirik izan Epipaleolitoan.

Mamutak:

Desagertu egin ziren, Pleistozenoko fauna hotz guztiarekin batera.
Iparraldera jo zuen, Ipar-poloaren ingurura.
Euskal Herrian beste 2.000 urtez edo iraun zuen.

Zergatik da hau egokitzapen-garaia?

Mamutak joatean, haragia lortzeko beste bide batzuk egokitu behar izan zituzten.
Fauna eta landaredia aldatzeak, gizakien ohitura aldaketak ekarri zituen.
Arropa-motak aldatu egin zirelako.

Hauetako zein ekonomia-iharduerak izan zuen garapen handia?

Itsaski-bilketak
Ehizak
Nekazaritzak

Badakigu:

Onddoak katarroa kentzeko erabiltzen zituztela.
Landare eta onddoetatik botikak ateratzen zituztela.
Landareetatik infusioak ateratzen zituztela.

Hezurrezko tresneriak:

Garapen handia ezagutu zuen.
Behera egin zuen.
Berdin-berdin jarraitu zuen.

Tresnak:

Haundituz joan ziren.
Tamaina aldetik ez zuten aldaketarik ezagutu.
Txikitze-prozesu bat ezagutu zuten.

Geometrikoak:

Triangeluak, trapezioak, zirkulu-segmentuak eta antzekoak izaten ziren.
Triangeluak eta karratuak izaten ziren.
Zirkuluak izaten ziren batez ere.

Labar-artea:

Kalitate aldetik inoiz baino garapen handiagoa ezagutu zuen.
Itxuraz aldatu ez arren, inoiz baino adierazpen gehiago ezagutu zituen.
Desagertu egin zen.

Hobiratzeak/ek:

Desagertu egin ziren, errausketaren mesedetan.
Aurrerakada handia ezagutu zuten.
Kobazuloetatik kanpo egiten ziren beti.

Euskal Herrian garai honetakoak dira lehenengo:

Guda-aztarnak dituzten hobiratzeak.
Hobiratzeak, taldekakoak.
Hobiratzeak, banakakoak.

Epipaleolitoan:

Azilaldi, Azil ondoko aldi eta Mesolitoaz hitz egiten da.
Azilaldi eta Azil ondoko aldia aipatzen dira.
Azilaldi eta Mesolitoa onartzen dira.

Geometrikoak:

Gezi-puntak egiteko erabiltzen ziren.
Tresna handiagoak konposatzeko erabiltzen ziren.
Ez dugu erabileraren berririk.

Honako lizentzia hauek babestua: Creative Commons Attribution-NonCommercial-ShareAlike 2.5 License

Historiaurrea Euskal Herrian, Euskomedia Fundazioa Asteasuain, 14 (Txikierdi) 20170 Usurbil (Gipuzkoa). Tlf: 943 32 22 62 euskomedia@euskomedia.org