Asentamenduak

 

 

Herrixkak are gehiago handitu ziren, ehunetik gora etxebizitza izateraino, eta ia beti gotortuta egoten ziren. Batik bat ibai gainetako leku garaiak aukeratzen zituzten herrixkok kokatzeko. Euskal Herriko sakabanaketa oso desberdina zen (80 bat herrixka Araban, 50 Nafarroan, 40 Ipar Euskal Herrian, 15 Bizkaian eta 10en bat Gipuzkoan). Jada, kobazuloak oso gutxitan erabiltzen ziren bizileku legez. Herrixka guztietan benetako hirigintza-antolamendua sumatzen da.

 

Honako lizentzia hauek babestua: Creative Commons Attribution-NonCommercial-ShareAlike 2.5 License

Historiaurrea Euskal Herrian, Euskomedia Fundazioa Asteasuain, 14 (Txikierdi) 20170 Usurbil (Gipuzkoa). Tlf: 943 32 22 62 euskomedia@euskomedia.org